XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gexoak ikerrtu geinkez eri-etxeetan edo euroen etxeetan.

Gorrputz-bearr-izanetzaz lagundu gengioe, ugitxo edo limosnea, edo osakayak emonaz, edo kementsuago diranak, zauriak euron eskuz garrbitu, jan-edana emon, oya egin, zirrkin-eragin, edozein leunkeri pozez ta eskarr onez arrtu oi dabe gexoak.

Gogo-bearrizanetan, gexo aldiko akatz, utsegite, illeta, arrtegatasun, garrazi ta ayeneak ixillik eroanaz; eria gotasetu (atsegindu), Jaungoikoa'ren naitara etzun, ta besterik ezin danean, barriketalditxo bat, al dala, Jaungoikoa'gazkoa ta gazi samarra, gexoakin eukiaz.

Norbera gexo izan edo eri-etxeetan jarduna izan bearr da, ariguri oneik zeinbat etsiten dituen gexoak jakiteko.

Egintza gurena egin daroye izurri aldian, gexoa ezarrkorra dala, iñarrkun onetzaz diarrduenak.

Are geyago, euron burua gexo zaintzeko opaltzen dabenak.

Gexoari eleizakoak adionez arrtu-azo, ta eriotz onerako gerrtatzen dabenak, erruki-egintzarik txalogarriena ta Jaungoikoa'gazko irabazkorrena egin daroye.

Ereduak.

- Jesukristo'k ainbat gexo osatu; ta eririk naskagarrienak, legenarrdunak, bere eskuz ikutu ta garrbitzeko iguñik ez eban izan.

Deunen arrtean, zenbatu ezin ala dira, gexo-zain ibilli ez ezen, gexo-zaintzan il diranak: Koldobika deuna, France'ko errege (1270).

Gonzaga'tarr Koldobika.

Jon de Dios, Paul'tarr Bizente, gexo-zain iñarrdun eta egintza onetarako anai bazkunak, bai gizonezko ta bai emakumezko, irasi (fundau) zituen.

2.ª- Gose diranai jaten emon.

Jakia edo erosteko dirua.

Jatorrduan eske datorrenari jaten emon; lotsatiak diralako eskatzen ez dabenai, etxera eroan.